Ereñotzuko «zuhaitz bereziak» ezagutzeko ibilaldia, hilaren 19an

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 13a, 00:00

Zuhaitz bereziak ezagutuko dituzte.

Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua, Ereñotzuko frontoian.

Ereñotzuko Auzo Udalak, Sagarreta Natur Taldearekin batera ibilaldi gidatua antolatu du, abuztuaren 19rako. Ibilaldia 65 urtetik gorako herritarrei bideratuta dago, eta Ereñotzu inguruko «zuhaitz berezienak» ezagutzeko parada izango dute; hala nola Gernikako Arbola haritza eta Fagollagako zentraleko gorostia. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua frontoian, bertatik abiatuko baitira. 12:00ak aldera amaituko da ekintza, mokadutxo batekin, frontoian bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!