Pagoagako zubiaren zatia, erreil bakarrekoa eta txandakakoa

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 6a, 00:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak egin ditu lanak segurtasuna bermatzeko eta abiadura mantsotzeko.

 

Pagoaga auzoan segurtasuna bermatzeko eta ibilgailuen abiadura mantsotzeko lanak egin ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak eta orain zubiaren zatia erreil bakarrekoa eta txandakakoa izango da lurreko margoketen bidez.

2023an Pagoagako auzotarrak Ereñotzuko Auzo Udalarekin bildu ziren. Bertan, besteak beste, abiaduragatik eta trafikoagatik orokorrean duten arazoaz hitz egin zen.

2024ko Auzo Batzarrean eta Hernaniko Udalak 2024ean Ereñotzun egindako auzobiran ere atera zen gaia.

Beraz, Ereñotzuko Auzo Udalak puntu hau aztertzeko eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiari eta eskaerari erantzunez, Pagoagako eremuan azterlan bat egin zuten, bertatik pasatzen den ibilgailu kopurua, ordu tartea eta abiadura kontutan hartuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ondorioztatu zuen segurtasuna bermatzeko eta abiadura mantsotzeko lanak egin behar zirela eta egin dituzte. Neurriari jarraipena egingo zaio Auzo Udaletik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!