Laiene Pikabea azkarrena, Mungian

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 28a, 00:00

Laiene Pikabe Euskal Herriko aizkora txapelketako finalera sailkatu da, kanporaketa Mungian irabazi eta gero. Nerea Arruti, Nerea Sorondo, Karmele Gisasola, Uxue Ansorregi, Maika Ariztegi, Malen Barrenetxea hernaniarra, Irati Astondoa, Laiene Pikabea, Oihana Fernández de Barrena eta Beatriz Tanco aritu ziren finaleko sei posturen bila eta ereñotzuarrak denborarik onena egin zuen 9:30ekin. Sei segundu atera zizkion hiru aldiz txapeldun izan den Nerea Arrutiri. Karmele Gisasola (9:53), Nerea Sorondo (10:43), Irati Astondoa (10:57) eta Uxue Ansorregi (11:05) sartu dira finalera. Malen Barrenetxeak zortzigarren amaitu zuen (13:15) eta Oihana Fernandez finaletik kanpo geratu zen sei segundugatik. Finala Elgoibarren izango da urriaren 25ean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!