Ugaldetxoko aisialdi eremua bihar larunbatean irekiko da bisitarientzat

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 27a, 00:00

Olatz Juantorena Ereñotzuko auzo-alkatea eta Ainara Atorrasagasti, zinegotzia.

Hernani eta Ereñotzuko udalek eremuak Urumeaz arduratsuki gozatzeko aukera ematen duela azpimarratu dute

 

Ugaldetxoko aisialdi gunea Urumea bailaraz gozatzeko paraje ezin hobea bihurtu da azken urteetan. «Eremuak jokabide arduratsuekin natura eremuaz gozatzeko aukera eskaintzen die hernaniarrei eta Urumeara bisitan datozenei», gogorarazi dute Ainara Atorrasagasti Hernaniko Ingurumen zinegotziak eta Olatz Juantorena, Ereñotzuko auzo alkateak.

Aurten, bihartik irailaren 21era egongo da zabalik Ugaldetxoko aisialdi gunea. Ekainetik irailera eguerdiko 12:00etatik iluntzeko 20:00etara egongo da zabalik, egunero. Irailean, berriz, astelehenetik ostiralerako ordutegia arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara izango da eta asteburutan, eguerdiko 12:00etatik iluntzeko 20:00etara.

Ohi bezala, autoz bertaratzeko erreserba egin beharko da www.hernani.eus-en.

Erreserbak 72 orduko aurrerapenarekin egin ahalko dira. Beraz, pasa den asteazkenetik aurrera aktibatuko zen erreserben aplikazioa.

40 ibilgailurentzako tokia dago Ugaldetxo aisialdi guneko aparkalekuan. Oinez, bizikletaz edo garraio publikoz hurbiltzen direnentzako, ez da egongo sartzeko mugarik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!