Kirolak eta musikak izan zuten protagonismoa atzo, San Antonio jaien bigarren egunean; eta erremate polita jarriko diete gaur, hutsik egiten ez duten ekintza berezi horiekin. Meza nagusiaren ondoren, Ttarla dantza taldearen emanaldia izango da frontoian, eta sagardo dastaketa segidan, zazpi sagardotegiren partehartzearekin.
Arratsaldean, puntako bertso jaialdiak jarriko dizkie azkeneko doinuak San Antonioei, errifaren zozketa egin eta azkeneko suziriak bota aurretik.
SAN ANTONIOTAN, GAUR
08:30, Hernaniko txistulariekin diana, bailaran barrena.
10:00, Meza Nagusia.
11:30, Ttarla dantza taldearen emanaldia, frontoian.
12:00, Sagardo probaketa plazan, Ur Mia elkarteak antolatuta. Sagardogileak: Larre Gain, Goiko Lastola, Altzueta, Itxas Buru, Elorrabi, Iparragirre eta Olaizola.
18:30, Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Rekondo, Jone Uria eta Oihana Iguaran.
Ondoren, errifaren zozketa eta jaiei amaiera suziriak jaurtiz.