Jendez gainezka egongo da gaurko egunez Ereñotzuko plaza. Haurrek gozatzeko tartea izango dute goizean, eta arratsalderako prestatu dituzte jarduera gehienak.
Arratsaldeko 17:30etan pala eta pelota partiduak jokatuko dituzte frontoian. Eskuz Beñat Apezetxea eta Markel Lizeaga Eñaut Lizeagaren eta Antton Apezetxearen aurka arituko dira. Palan, aldiz, Amaia Irazustabarrena eta Ane Kerejeta Enara Maciciorren eta Nahia Eizmendiren kontra.
Gauean ohiko plana izango da: dantzaldi amaigabea Itzal taldearekin.
Sagardo dastaketa eta bertso jaialdia, bihar
San Antonioetako igandean ere urteroko jarduerak izango dira Ereñotzun. Eguerdiko 12:00etan sagardo dastaketa hasiko da, eta arratsaldeko 18:30etan bertso jaialdia egingo dute.
SAN ANTONIOAKEREÑOTZU EKAINAK 14 11:00 Puzgarriak frontoian. 17:30 Pelota partiduak: B. Apezetxea-M. Lizeaga Irazustabarrena-Kerejeta 17:00 Bola eta Toka. San Antonio jaietako saria eta Hernaniko Bola Txapelketako lehenengo tiraldia. 20:00 Itzal taldearen lehen saioa. 21:30 DJ Gorkamendiren emanaldia gaztetxoentzat. Eskolako patioan. 00:30 Itzal taldearekin parranda goizaldera arte. EKAINAK 15 08:30 Hernaniko txistulariekin diana bailaran barrena. 10:00 Meza Nagusia. 11:30 Ttarla dantza taldearen emanaldia frontoian. 12:00 Sagardo probaketa plazan, Ur Mia elkarteak antolatuta. Sagardogileak: Larre Gain, Goiko Lastola, Altzueta, Itxas Buru, Elorrabi, Iparragirre eta Olaizola. 18:30 Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Rekondo, Jone Uria eta Oihana Iguaran. Ondoren, errifaren zozketa eta jaiei amaiera suziriak jaurtiz.
LARUNBAT GAUEKO AUTOBUS ZERBITZUA Zinko Eneatik: 00:00 eta 03:00 Ereñotzutik: 00:30, 03:30 eta 06:00 |