Lurraldebusek San Antoniotan Ereñotzura joan etorriak egiteko autobus zerbitzua indartuko du gaurtik igandera bitarte. Txirrita kaletik irtengo dira autobusak eta Pikoagan amaituko dute ibilbidea. Maiz izango dira autobusak eta ordutegia https://kronika.eus/erenotzu/1749721796849-erenotzura-san-antoniotara-joateko-autobus-zerbitzua-indartuko-da webgunean ikusi daiteke. Bestetik, larunbata gauerako Olak Auzo Elkarteak autobus zerbitzua jarriko du. Bestetik, gogoratu kirol eta aisia guneko obra dela eta, aparkalekurik ez dagoela eta autobusez joatea eskatzen da.