Gaur San Antonio egunez hasiko dira San Antonio jaiak Ereñotzun, Ttapa Ttapak txupinazoa botatzearekin batera. Puntako herri kirol saioa izango da eguerdian, Igoin Pikabea, Laiene Pikabea, Jokin Urretabizkaia, Malen Barrenetxea, Mikel Lopetegi eta Maddi Gesalarekin, Agin Laburu eta Unai Agirre bertsolariek girotuta. Esku pelota partiduak izango dira arratsaldean, eta afari herrikoia gauean, kantaldi eta guzti.
EKAINAK 13 - San Antonio eguna
08:00 Meza
10:30 Meza Nagusia.
12:00 Auzoko Ttapa Ttapa taldeak jaiei hasiera emango die suziriak jaurtiz.
Jarraian buruhaundiak auzoan zehar.
Ondoren, Herri Kirol saioa:
Aizkoran: Igoin Pikabea, Laiene Pikabea, Jokin Urretabizkaia eta Malen Barrenetxea.
Harri jasotzen: Mikel Lopetegi 'Urra' eta Maddi Gesala.
Hizlaria: Xabier Barrenetxea.
Ekitaldia girotzeko bertsolariak: Agin Laburu eta Unai Agirre.
17:30 Gazteen pilota partidua eskuz binaka.
20:45 Denok plazara!
21:00 Herri Afaria fronotian. Txartelak Irrintzin salgai ekainaren 10era arte.
Oiartzungo Ane Badiola, Irati Odriozola eta Joxe Leon Amigorenaren kantaldiak girotuko du afalostea.
00:00 SPIZE taldearen kontzertua txosnan.
Ondoren, DJ DZ goizaldera arte.
EKAINAK 14
11:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Pelota partiduak:
B. Apezetxea-M. Lizeaga
E. Lizeaga-A. Apezetxea
Irazustabarrena-Kerejeta
Macicior-Eizmendi
17:00 Bola eta Toka. San Antonio jaietako saria eta Hernaniko Bola Txapelketako lehenengo tiraldia.
20:00 Itzal taldearen lehen saioa.
21:30 DJ Gorkamendiren emanaldia gaztetxoentzat. Eskolako patioan.
00:30 Itzal taldearekin parranda goizaldera arte.
EKAINAK 15
08:30 Hernaniko txistulariekin diana bailaran barrena.
10:00 Meza Nagusia.
11:30 Ttarla dantza taldearen emanaldia frontoian.
12:00 Sagardo probaketa plazan, Ur Mia elkarteak antolatuta.
Sagardogileak: Larre Gain, Goiko Lastola, Altzueta, Itxas Buru, Elorrabi, Iparragirre eta Olaizola.
18:30 Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Rekondo, Jone Uria eta Oihana Iguaran.
Ondoren, errifaren zozketa eta jaiei amaiera suziriak jaurtiz.
LARUNBAT GAUEKO AUTOBUS ZERBITZUA
Zinko Eneatik: 00:00 eta 03:00
Ereñotzutik: 00:30, 03:30 eta 06:00