Datorren ostiralean hasiko dira San Antonio jaiak Ereñotzun, Ttapa Ttapa taldeak txupinazoa botatzearekin batera. Baina aurretik ere izango dira hainbat ekintza, beroketa gisa. Gaur bertan, Mus Txapelketaren 38garren edizioa jokatuko da Ur Mia elkartean, 16:30etatik aurrera.
Datorren ostegunean, berriz, auzoko gaztetxoak izango dira protagonista. Ohi bezala, ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute Txirrita eskolako ikasleek, 15:00etan hasita; eta merienda, jolasak, ginkana... izango dira ondoren, Katiluzarren eskutik.
San Antonio egunez hasiko dira jaiak ofizialki, eta puntako herri kirol saioa izango da eguerdian, Agin Laburu eta Unai Agirre bertsolariek girotuta. Esku pelota partiduak izango dira arratsaldean, eta afari herrikoia gauean, kantaldi eta guzti. Txartelak salgai daude Irrintzi tabernan, asteartera bitarte.
Larunbatean segiko du festak, esku pelota partidua 'kapikua'rekin (Apezetxea-Lizeaga/Lizeaga-Apezetxea), Maciciorren eta Irazustabarrenaren arteko errebantxarekin (finala daukate gaur elkarren kontra), bola eta toka txapelketekin, eta Itzal taldearen saio bikoitzarekin. Eta igandean jarriko diete errematea jaiei Ttarla dantza taldeak, sagardo dastaketak, eta maila ederreko bertso jaialdiak.
SAN ANTONIOAK EREÑOTZU GAUR 16:30 XXXVIII. Mus Txapelketa Ur Mia elkartean. EKAINAK 12 15:00 Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte amaierako jaialdia. 16:30 Haur jaialdia Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta: merienda, jolasak, ginkana... EKAINAK 13 San Antonio eguna 08:00 Meza 10:30 Meza Nagusia. 12:00 Auzoko Ttapa Ttapa taldeak jaiei hasiera emango die suziriak jaurtiz. Jarraian buruhaundiak auzoan zehar. Ondoren, Herri Kirol saioa: Ekitaldia girotzeko bertsolariak: Agin Laburu eta Unai Agirre. 17:30 Gazteen pilota partidua eskuz binaka. 20:45 Denok plazara! 21:00 Herri Afaria fronotian. Txartelak Irrintzin salgai ekainaren 10era arte. Oiartzungo Ane Badiola, Irati Odriozola eta Joxe Leon Amigorenaren kantaldiak girotuko du afalostea. 00:00 SPIZE taldearen kontzertua txosnan. Ondoren, DJ DZ goizaldera arte. EKAINAK 14 11:00 Puzgarriak frontoian. 17:30 Pelota partiduak: B. Apezetxea-M. Lizeaga Irazustabarrena-Kerejeta 17:00 Bola eta Toka. San Antonio jaietako saria eta Hernaniko Bola Txapelketako lehenengo tiraldia. 20:00 Itzal taldearen lehen saioa. 21:30 DJ Gorkamendiren emanaldia gaztetxoentzat. Eskolako patioan. 00:30 Itzal taldearekin parranda goizaldera arte. EKAINAK 15 08:30 Hernaniko txistulariekin diana bailaran barrena. 10:00 Meza Nagusia. 11:30 Ttarla dantza taldearen emanaldia frontoian. 12:00 Sagardo probaketa plazan, Ur Mia elkarteak antolatuta. Sagardogileak: Larre Gain, Goiko Lastola, Altzueta, Itxas Buru, Elorrabi, Iparragirre eta Olaizola. 18:30 Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Rekondo, Jone Uria eta Oihana Iguaran. Ondoren, errifaren zozketa eta jaiei amaiera suziriak jaurtiz.
LARUNBAT GAUEKO AUTOBUS ZERBITZUA Zinko Eneatik: 00:00 eta 03:00 Ereñotzutik: 00:30, 03:30 eta 06:00 |