Joan den igandean egin zuten Ereñotzu bueltako seigarren ondarebidea, Fagollaga aldean. 30 bat heldu eta dozena erdiren bat ume elkartu ziren, eta Fagollagako etxeek eta eskolak zer historia eta istorio eduki zituzten azaldu zuten bertako bizilagunek. Eskolan bukatu zuten ibilaldi komentatua, giro onean, euria egin bazuen ere. Gero Ereñotzuko frontoian egin zuten mokadu bat.