Ekainaren 1ean egingo dute seigarren ondarebidea, Fagollagan barrena

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 18a, 00:00

Jende ugari elkartu zen aurreko ondarebidean.

Goizeko 11:00etan jarrit dute hitzordua, Fagollagan bertan. Han hasi eta bukatuko dute ondarebidea.

Ekaineko lehenengo egunerako antolatu du Olak Auzo Elkarteak seigarren ondarebidea. Fagollagako inguruak ezagutuko dituzte oraingoan, goizeko 11:00etan bertatik abiatuta.

Fagollagan hasi eta bukatuko da ondarebidea, eta ibilbidean zehar Perratzailearenetik, Gure Etxetik, Kapottenetik, Burdinolatik, Sinporosatik, Altxonatik, Legarreta-enetik eta Egin-Berritik igaroko dira, Fagollagako eskolan bukatzeko. Bertatik pasatzearekin batera, etxe bakoitzeko eta inguruetako kontuak berritzen joango dira, bertan bizi direnen ahotik.

Fagollagara joateko 10:45etan jarri dute hitzoaruda Ereñotzun. Ondarebidea amaitzean, aldiz, mokadu bat egingo dute ibilbidean zehar jasotako informazioa patxadaz aletzeko.

Aurreko ondarebideetan bizilagun ugari elkartu dira. Ereñotzuko inguruak sakon ezagutzeko aukera izaten ari dira bertako bizilagunak Olakek martxan jarritako egitasmoari esker.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!