Joan den ikasturtetik, 'Euskara eta kulturartekotasuna' proiektuan buru-belarri murgilduta dago Ereñotzuko Txirrita eskola, UEMArekin eta Hernaniko Udalarekin elkarlanean. Orain arte egitasmo pilotua izan dute martxan, eta egindako lanketa eskolatik auzora zabaldu nahi dute orain. Horregatik, proiektua auzotarrei aurkezteko, bilera irekia antolatu dute gaurko, arratsaldeko 18:00etan hasita, ludotekan. Mokadutxoa jateko eta lasai hitz egiteko tartetxoa ere izango dela nabarmendu dute.