Txirrita eskolako kulturartekotasun proiektua azalduko zaio auzoari

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 30a, 00:00

Ereñotzuko Txirrita eskolan, UEMA eta Hernaniko Udalarekin elkarlanean, euskera eta kulturartekotasuna lantzeko egitasmo pilotua martxan zuten aurreko ikasturtean. Orain, proiektua auzora zabaldu nahi dute, eta horretarako, auzotar guztiei azaldu nahi die eskola-komunitateak, «euskalduntasunetik kulturartekotasuna eraikitzeko». Aurkezpena datorren astelehenean (maiatzak 5) izango da, arratsaldeko 18:00etan ludotekan. Mokadutxoa izango da, eta aldibereko itzulpena, euskeraz ulertzen ez dutenentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!