'Gure herriko Señorak' erakusketa ikusgai jarriko da gaur Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 26a, 00:00

Miren eta Uxue Bereziartuak sortutako Gure Herriko Señorak erakusketak Hernaniko hiru auzoetara egingo du salto gaurtik aurrera. Duela denbora bat Gure Herriko Señorak erakusketa egin zuten Bereziartua ahizpek Hernaniko sorkuntza bekaren baitan. Honen harira Biterin eta Kulturarteko Plaza Feministan jarri zituzten erakusketak eta orain auzoetako bira txiki bat egingo dute erakusketa ibiltari formatuan. Gaur hasiko dira eta Ereñotzuko plazan izango da lehen geltokia, «bertan kolokatuko dugu Gure Herriko Señorak erakusketaren bertsio txikiago bat», nabarmentzen dute Bereziartua ahizpek. Gainontzeko erakusketak Lizeagan (Victor Hugo kalean) eta Portun (Ibarrolaburu- Lorenza plazan) egingo dituzte maiatzaren 17an eta 31n. Guztiak 11.00-13.00 artean izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!