Urteko batzarra egingo dute goizean zehar Ur Mia elkarteko bazkideek

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 6a, 00:00

Goizeko 10:00etan jarri dute batzarraren lehenengo deialdiko hitzordua, elkartean bertan.

Ur Mia elkarteko bazkideek gaur goizean egingo dute ohiko Urteko Batzarra. Goizeko 10:00etan egin dute elkartean elkartzeko deia, eta 10:30etan finkatu dute bigarren deialdia.

Aurreko akta irakurri eta onartzeaz gain, bost puntuz osatutako gai zerrenda izango dute hizpide: urteko balantze ekonomikoa, urteko ekintzen azalpena, bazkideen altak eta bajak, egindako lanak eta gastuak, eta eskari eta galderak.

Deialdiarekin batera, elkarteak auzotar guztiei, Ereñotzura iritsi berri direnei batez ere, egin die bazkide egiteko gonbidapena. Horretarako 634 67 98 93 telefono zenbakira deitu edo bazkide baten bidez juntako kideren batengana iritsi behar da.

Urteko bazkaria maiatzaren 10ean izango da

Dagoeneko zabalik da urteko bazkarian izena emateko epea. Apirilaren 30era arte apuntatu ahalko dute auzotarrek, elkartean edo 634 67 98 93 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!