Bihar arratsaldean, 17:00etatik 20:30etara, odola emateko aukera izango da Ereñotzuko Auzo Udaleko aretoan. Ohikoa den modura, donazioa egin nahi dutenek aurretik eskatu beharko dute hitzordua. Horretarako, gotatanta.eus webgunea erabili daiteke. Bestela, egunean bertan 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da.