Ereñotzun odola emateko aukera izango da datorren astelehenean, apirilaren 7an, Auzo Udaleko aretoan. 17:00etatik 20:30etara izango da odola emateko aukera eta horretarako, aldez aurretik hartu beharko da hitzordua. Bi modu daude hitzordua hartzeko: Bi egun lehenago, gotatanta.eus webgunearen bitartez; eta egunean bertan 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta. Urteko egitaraua aspaldi argitaratu zen eta apirilaren 7koa eta gero, hurrengo estrakzio eguna irailaren 29a izango da.