Mendien Nazioarteko Eguna ospatzeko, munduko bederatzi txokotan egin zituzten hausnarketarako korrika saioak mendietan, abenduaren 14an; eta Ereñotzun izan zen horietako bat, Naila Jornetek, Ekaitz Zubeltzuk eta Ion Irurzunek gidatuta. Naturaren eta gizakiaren arteko harremanaz hausnartu zuten bertaratuek, ibilbide polita osatuta.