Fagollagako ikasle ohiak bazkaria prestatzen ari dira, bi urte ondoren, berriro elkartu nahian. Bazkaria apirilaren 27an izango da Urnietako Oianume jatetxean, 14:00etan. Bazkarira apuntatzeko eta jatetxean lekua hartu ahal izateko 676 837 910 telefono zenbakira deitu behar da eta apirilaren 1a baino lehen eman behar da izena. Horretarako hamar egun bakarrik geratzen dira. Azken bi bazkariak 2019an eta 2023an izan ziren. Ikasle ohi asko bildu ziren eta berriz ere elkartzeko gogoz antolatu da aurtengoa.