Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak urteko batzarra izango du etzi, osteguna. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Auzo Udaleko areto nagusian. Gaur gaurkoz, lau lantalde ari dira lanean elkartearen baitan: zuzendaritza, kultur taldea, ondare taldea eta euskera taldea. Honez gain, zuzendaritzatik Auzo Udalarekin elkarlanean, auzo zaintzaren inguruko hausnarketan eta Ereñotzuko Zentralaren berreskurapen prozesuan ari dira lanean. Osteguneko batzarrean, zehazki, talde ezberdinen jardueren berri emango da, baita gai ezberdinen berri ere, 2024ko eta 2025eko kontuak aurkeztearekin batera.