Ereñotzuko Olak Auzo elkarteak, urteko Batzarra izango du martxoaren 20an

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 16a, 00:00

Ereñotzuko Olak Auzo elkarteak, urteko Batzarra izango du martxoaren 20an, datorren ostegunean, 19:30etan, Auzo udaleko areto nagusian. Gaur egun, 4 lantalde ezberdin ari dira lanean Olak Auzo elkartearen baitan, Zuzendaritza, Kultur taldea, Ondare taldea eta Euskara taldeak. Honez gain, Zuzendaritzatik Auzo Udalarekin elkarlanean, Auzo Zaintzaren inguruko hausnarketan eta Ereñotzuko Zentralaren berreskurapen prozesuan ari dira lanean. Talde ezberdinen jarduera eta gai ezberdinen egoeraren berri emango da batzarrean, 2024ko eta 2025ko kontuak aurkeztearekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!