M8aren harira, hitzaldia Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 5a, 00:00

Katiluzar Guraso Elkarteak eta Olak Auzo Elkarteak hitzaldia antolatu dute gaurko, Martxoak 8aren harira. Hitzaldia Ainhoa Azurmendik eskainiko du, 'Indarkeria kirolean: prebentzioa, detekzioa eta erantzuna' izenburupean. Arratsaldeko 19:30etan izango da solasaldia, Ereñotzuko Auzo Udaleko aretoan (Ludotekan).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!