Otsailaren 10ean egin zuten Goya sarien banaketa ekitaldia, eta bere ibilbide oparoari errematea jarri zion Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' filmak. Ereñotzun bizi den zuzendariak bi sari eskuratu zituen, zuzendari berri onenarena eta gidoi original onenarena; eta guztira hiru jaso zituen filmak.