Ahotsak batuko dituzte Ereñotzun, Martxoaren 8rako

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 25a, 00:00

Martxoak 8ko manifestazioa 12:00etan izango da Ereñotzun.

Hitzaldia, manifestazioa, bazkariak, Dj-a eta antzerkia izango dira hurrengo astean zehar.

 

'Ahotsak batuz' lemapean elkartuko dira Ereñotzuko auzotarrak Martxoaren 8an. Hurrengo asterako ekintza ugari antolatu dituzte, Emakume Langilearen Nazioarteko egunerako: hitzaldia, manifestazioa, bazkaria, DJa eta antzerkia.

Martxoaren 5ean, asteazkena, hasiko dira ekintzak. Hitzaldia eskainiko du Ainhoa Azurmendik: 'Indarkeria kirolean: prebentzioa, detekzioa eta erantzuna' izenburupean. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da solasaldia, Ereñotzuko ludotekan.

Martxoaren 8an, egun potoloa izango da. Goizean Hernaniko manifestaziora joateko deialdia egin dute ereñotzuarrek. Ondoren, indarrak batuta jarraituko dute eta elkarrekin batera bazkaria egingo dute frontoian, 14:00etan hasita. Bazkalostean, Lidia Insaustiren kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da, Dj Makalarekin batera. Bazkarira joateko txartelak salgai daude 20 eurotan, Irrintzi Tabernan, dendan eta Auzo udalean. Erosteko azken eguna martxoaren 1a, larunbata, izango da. 

Egun haundiaren ostean, martxoaren 9an haurrentzako antzerkia eskainiko da frontoian: 'Kalean otso etxean uso'. Auzoko txikienek Patata tropikala konpainiaren eskutik, 17:00etan hasiko da antzerkia, herriko frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!