Apirilaren 7an eta irailaren 29an izango dira Ereñotzuko odol emateak

Kronika - Erredakzioa 2025eko otsailaren 5a

Odola emateko aurtengo egutegia iragarri dute Ereñotzun. Apirilaren 7an izango da lehenengo estrakzioa eta irailaren 29an izango da bigarrena. 17:00etatik 20:30etara ematen da auzo udalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!