Ondarebidearekin hitzordua gaur, Ubarroto Berrin

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 26a, 00:00

Ondarebidea ekimenaren bosgarren saioa antolatu du Olak Auzo Elkarteak, gaur goizerako. Oraingoan, Tximista-enea eta Latse arteko baserri eta etxeetako ondarea eta istorioak ezagutuko dituzte: Ubarroto, Tximista-enea, Ubarroto Berri, Irurena, Abilats, Kamiñero, Txabolategi, Latse eta Izeneder. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua Ubarroto Berrin, baina bertara joateko eta ahalik eta kotxe gutxien mugitzeko, beste zita bat ere jarri dute aurretik Ereñotzun, 10:45etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!