Sokan aurrera, bosgarrenez elkartuko dira Ereñotzuko auzotarrak eta gerturatzen direnak ondarebidea egiteko Tximista-enea eta Latse artean. Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteko kideek etzirako antolatu dute bertako ondarea ezagutzeko bosgarren irteera. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, Ubarroto Berrin. Ubarrotora joateko hitzordua ere jarri dute, 10:45ean Ereñotzun.