Euskal Herriko mus txapelketako Ereñozuko kanporaketa jokatu zen pasa den igandean, Irrintzi tabernan, eta Hodei Egaña eta Joxan Egaña aita-semeak izan ziren garaile 19 bikoteren artean. Saritzat, Euskal Herriko txapelketako Gipuzkoako kanporaketara sailkatzeaz gain Olak auzo elkartearen eskutik Fagollagan otordu bat irabazi zuten.