Ez zegoen iragarrita, baina Igoin Pikabea igandean lehiatu zen Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketan, 23 urtez azpikoetan. Aritz Oiarbide izan zuen lehiakidea eta ereñotzuarrak ezin izan zuen garaipena lortu.
Lehendabizi abiadurako proban aritu ziren, 45 ontzako, enbor gainean. Oiarbidek (1:17) bi segundoko aldea atera zion Pikabeari (1:19) eta beraz 60 ontzako enborrean erabaki zen bien arteko kanporaketa. Oiarbide etxarriarrak ondo menderatu zuen ereñotzuarra. 2 minutu eta 52 segundo behar izan zituen enborra mozten, eta Pikabeak 41 segundo gehiago behar izan zituen. Azkenean bien arteko abantaila 43 segundokoa izan zen. Bi enborrak mozteko behar izan zuten denbora 4:09 eta 4:52 izan zen.