Gaur eguerdian estreinatuko dute urte berria bailarako bolariek. Ereñotzuko bolatokian ekingo diote Binakako Txapelketari. Urteko egutegia zehaztu dute dagoeneko; hiru tiraldi izango ditu ligaxkak, eta Mutiloan eta Aian egingo dituzte beste biak, urtarrilaren 19an eta 26an. Finala, berriz, otsailaren 1ean jokatuko dute, Seguran.