Igoin Pikabea, gaur Kopako finalean

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 31a, 00:00

Asteasun, Beñat Senosianekin batera arituko da, Binakako Aizkolari Kopako finalean, 16:45etan.

 

Batzuk San Silbestreetan korrika urtea amaitzen duten bitartean, beste batzuk aizkoran amaituko dute. Hori da Igoin Pikabea ereñotzuarraren kasua. Gaur, 16:45etatik aurrera, Asteasun jardungo da aizkoran Binakako Urrezko Aizkolari Kopan, Gazte Mailako finalean. Beñat Senosiain nafarrarekin batera osatuko du bikotea eta aurkariak izango dituzte Aritz Oiarbide-Julen Urrutia eta Oier Mitxelena-Aitor Saralegi bikoteak. Azken hauek sendotasun haundia erakutsi dute azken kanporaketan eta faborito izango dira irabazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!