Gabonetako bi saski eder zozketatu ditu Ereñotzuko dendak, aurten; eta biek dute jabea dagoeneko: Oihanek eta Aitorrek jaso dute aurrenekoa, eta Carmenek bigarrena. Gabonetako otorduetan ederki bazkaldu eta afaltzeko nahikoa gutizi topatu zuten saskietan!