Pasa den larunbatean, Felix Ugarteko kideak eta Ereñotzuko auzotar batzuk elkarlanean ibili ziren Etxolaberriko meatze inguruan dagoen zubia garbitzen. Zubi hau ondare kultural garrantzitsua dela azaldu dute, eta sustrai eta sastrakek abiadura handiagoan zaharkitzen dutela. Herritarrek Udalaren laguntza izan dute garbiketa lanak aurrera eramateko.