Etzikoa izango da Euskeraren Eguna, abenduaren 3a; eta hori ospatzeko zita jarri dute gaur arratsaldean Ereñotzun. «Gure hizkuntzaren magia sentitzeko» asmoz antolatu dute plana Olak Auzo Elkarteak eta Katiluzar Guraso Elkarteak. Alain Zulaika magoaren ikuskizunarekin hasiko dute arratsaldea, 17:00etan ludotekan: 'Magia inoiz baino gertuago'. Ondoren, haurren bertso kanta emanaldia izango da, 18:30etan. Eta arratsaldea borobiltzeko, txokolate beroa egingo dute auzotar guztientzat, eskolako patioan.
Plan polita prestatuta, auzotar guztiak daude gonbidatuta gaurkoan euskera ospatu eta euskeraz gozatzera.