Ur Miak Ibarra-Belauntza gainditu du

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 29a, 00:00

Ur Mia eta Ibarra-Belauntza taldeetako bolariak.

Hirugarren jardunaldian 10-6 lortu dute garaipena ereñotzuarrek. Elur Txorik atsedena izan du.

Lehenengo faseko hirugarren partidua jokatu zuen Ur Miak Ereñotzun, eta bigarren garaipena lortu zuen Ibarra-Belauntzaren kontra. 10-6ko emaitzarekin irabazi zuten ereñotzuarrek eta guztira 417 brila bota zituzten. Aurkariek 358 brila lortu zituzten. Sailkapen faseko lehenengo jardunaldian Ibarra-Belauntzako taldeak 9,5-6,5 garaitu zuen Ur Mia, eta oraingoan arantza ateratzeko aukera izan zuten ereñotzuarrek.

Joxe Mari Etxebestek 131 brila lortu zituen, Ibon Minerrrek 105 bota zituen, Aner Miner eta Mikel Arroioren artean 91 brila lortu zituzten, eta Leandro Miner eta Iñaki Minerren artean 90 brila.

Beheko B Multzoan parekotasun haundia dago hiru taldeen artean. Ur Miak sei puntu ditu hiru jardunalditan, Elur Txori hiru punturekin dago bi jardunalditan eta Ibarra-Belauntzak hiru ditu hiru jardunalditan. Bi tiraldi geratzen dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!