Gripearen eta Covid-19aren aurkako txertoak

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 28a, 00:00

Bihar gripearen eta Covid-19aren aurkako txertoak jarriko dizkiete adinekoei, goizeko 10:00etan hasita Ereñotzuko Auzo Udaleko aretoan. 60 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoa dutenei eta haurdunei jarriko diete txertoa. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatuta edukitzea.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!