Gaztain festa bihar, Ereñotzuko plazan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 19a, 00:00

Bihar arratsaldean gaztain festa ospatuko dute Ereñotzun. Frontoian eta plazan egingo dituzte jarduerak eta giro ederra sortzea espero dute antolatzaileek: «Gaztain erreak janez, auzoko sagardoa dastatzeko aukera izango da». Horrez gain, tortilla patata lehiaketa eta 'Komerik' erromeria taldearen kontzertua ere izango dira. 17:00etan hasiko da festa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!