Gripearen eta Covid-19aren aurkako txertoak jarriko dira Auzo Udalean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 17a, 00:00

Gripearen eta Covid-19aren aurkako txertoa jarriko diete adinekoei Ereñotzun, urriaren 29an, goizeko 10:00etan hasita Auzo Udaleko aretoan. 60 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoa dutenei eta haurdunei jarriko diete txertoa. Bi txertoetako edozein hartzeko, aldez aurretik hartu behar da hitzordua: Auzo Udalera bertaratuta, edo telefonoz deituta 943 55 10 00 zenbakira. Izena emateko azken eguna urriaren 24a izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!