Joan den igandean, irailaren 29an, osatu zuten laugarren ondarebidea, eguerdiko giro ederrean. Ereñotzuko Olak auzo elkarteak antolatzen dituen ibilbide hauetan, bailarako parajeak, inguruko kontuak, istorioak eta ondarea bertatik bertara eta bertako bizilagunen ahotik entzuteko aukera eskaintzen da. Azken irteera honetan, Olazar eta Ugaldetxo arteko parajeetan barrena ibili ziren bertako bizilagunak, Ereñotzuko lagunekin batera, eta guztira 60 lagun baino gehiago elkartu ziren.