ESNE Beltza musika taldeak diskoa grabatzeko asmoa du datorren larunbatean Astigarragako Larrarte sagardotegian. Aurretik bapo afaldu eta bertso saioa entzuteko asmoa dute.
Afaldu aurretik herri kirol saioa ere izango da, arratsaldeko 19:30etan Joxe Mari Esnaola eta Idoia Etxeberriarekin. Ondoren, bertso afaria izango da Jon Maia eta Iker Zubeldia bertsolariekin.
Diskoa grabatzeko asmoa
Proiektu berriari Esne Zopak esango diote eta azalpena luzatu diote Kronikari. Alde batetik, Esne Beltzako kide guztiak ez dutelako parte hartuko, eta bestetik, trikitixa eta trikitilari zaharrei buruzko pasadizoak direlako proiektu berriaren osagai nagusiak, eta tradizioari keinu eginez, Esne Zopak izena eman diote.
Asmoa dute diskoarekin batera DVD bat ekoiztekoa, eta larunbateko kontzertua DVDrako grabatuko dute. Aurretik Leitza, Ereñotzu eta Astigarragan ere ibiliak dira irudiak grabatzen, Ane Elordi eta Mikel Laskurain aktoreekin. Abestien letrak Jon Maia, Iker Zubeldia eta Txuriarenak dira.
Sarrerak salgai
Sarrerak salgai daude 30 euroan, Bodega tabernan, Aida tabernan eta Garin tabernan. Telefonoz ere hartu daitezke: 676 155 414.