MIKEL Peruarena ereñotzuarrak Eguraldiaz Hizketan poesia liburua aurkeztu zuen atzo Bilintxen. Aurkezpenean Mikel Peruarenarekin batera euskal literaturan sona haundia duten bi pertsonaje izan zituen lagun: Xabier Mendiguren idazle eta editorea eta Koldo Izagirre idazlea.
Mikel Peruarenak aurkezpenean aipatu zuenez Eguraldiaz Hizketan poema liburuan bi sentipenen darabilzki: bere sentipen pertsonalak eta herriarekiko kezka. Ereñozuko idazleak aipatu zuen ezin dituela bi sentipen horiek banatuta ulertu, batak bestea eragiten duelako. Bestalde, autoreak hiru ataletan banatu zuen liburua: aurreneko ataleko poemak euforia sentipenarekin daude harremanetan, bigarren atalean amorrazio sentimenduarekin eta hirugarrena depresio sentimenduarekin: “Herri honetan gora behera handik bizi ditugu eta horrek sortzen duen egoera animikoaren islada dira sentimendu horiek” azaldu zuen Peruarenak.
Mikel Peruarena Artzeren poema batzuk irakurtzearen eraginez hasi zen idazten 15 urte zituenean, handik urte gutxitara poesia arloan Urruzuno saria irabazi zuen eta azkeneko urteetan Susa argitaletxearen web gunean argitaratu ditu bere poemak. Etorkizunean prosa landuko lukeela ere adierazu du.