Ostiralean irekiko da Gazte Txokoa, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 30a, 00:00

Ostiralean irekiko ditu ateak Ereñotzuko Gazte Txokoak, eta Urriaren 4tik aurrera, ostiralero egongo da irekita. Espazioa DBHko gazteei zuzendua dago, eta bertan, gazteak elkarrekin egoteko eta jolasteko aukera izango dute. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitarte egongo da zabalik, areto nagusian, eta begiralea Enara Arruti izango da.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!