Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak antolatzen ditu ondarebideak eta «harrera ona» izan dutela azaldu dute. «Inguruko kontuak, istorioak eta ondarea bertatik bertara eta bertako bizilagunen ahotik ezagutzeko aukera ematen dute ondarebideek», azaldu dute elkartekoek. 40 lagun inguru elkarte ohi izan dira aldi bakoitzean, eta paseo lasai batekin, toki bakoitzeko bizilagunek bertako kontuak azaltzen dizkiete parte hartzaileei.
Igandean berriz ekingo diote, Olazarretik abiatuko dira goizeko 11:00etan, eta handik Urmendi, Leitzane, Urruzone, Olaberri, Bezkita eta Agirreberriko kontuak jasoko dituzte. Ondoren, Pikoagara aurrena, eta gero, Ugaldetxora joango dira, eta Aparraingo kontuak ere adituko dituzte. Eguerdi aldera, Mokadu batekin bukatuko dute bisita.