Ereñotzun prest dauzkate dagoeneko urte osoko ikastaroak. 4-12 urte bitarteko haurrentzat doako eskulan tailerra antolatu dute. Astearteetan izango dira saioak, 16:45etatik 17:30etara lehenengoa, eta 17:30etatik 18:30etara bigarrena.
Helduentzat, aldiz, kirolarekin lotutako saioak prestatu dituzte gehienbat: yoga, entrenamendu funtzionala, dantza afrikarrrak, pilates eta batuka.
Ikastaroak urritik ekainera emango dituzte, eta beharrezkoa da hilaren 23a baino lehenago apuntatzea. Horretarako, Auzo Udalera bertaratu edo webguneko formularioa bete behar da.