Alain Agirrek bigarren postua eskuratu zuen Aramaion, Iker Etxeberriarekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 18a, 00:00

Alain Agirre eta Iker Etxeberria Aramaioko probaren ondoren.

Aramaioko Rallysprintean aritu zen Alain Agirre kopiloto ereñotzuarra, eta Iker Etxeberriarekin batera, bigarren postuan amaitu zuen. 

Erregularrak izatea lortu zuten BMW M3 E36 kotxearekin; lau tramoetako denbora gehituta 21 minutu eta 12 segundu behar izan zituzten Agirrek eta Etxeberriak. Lehenengo postutik 47 segundura geratu ziren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!