Astelehenean ireki zuten izenemate epea, Ereñotzuko ikastaroetan eta haurrentzako eskulan tailerretan. Hilaren 23ra arte eman daiteke izena, internet bidez, ereinotzu.eus webgunean, ikastaroen atalean. Auzo Udalean bertan ere egin daiteke. Ikastaroak ondorengoak dira: yoga, entrenamendu funtzionala, dantza afrikarrak, pilates eta batuka. Urritik ekainera eskainiko dituzte, eta plazak mugatuak dira. Haurrentzako eskulan tailerrak, berriz, 4-12 urte bitartekoei zuzenduta daude, astearteetan, eta doakoak dira.