Belarri Fuckers taldearen kontzertua izango da gaur gauean, Irrintzi tabernaren terrazan

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 11a, 00:00

Belarri Fuckers taldeko bi kide, Iruñean eskainitako kontzertu batean.

Gaueko 22:00etan hasita, rock eta heavy metal bertsioak eskainiko dituzte, Irrintzi tabernak antolatuta, Ereñotzuko Auzo Udalaren laguntzarekin. Ogitartekoak ere izango dira aukeran, bertan afaltzeko.

Ostegun gau berezia izango da gaurkoa Ereñotzun, musika doinuek dardarka jarriko baitute auzoa. Izan ere, kontzertua eskainiko du Belarri Fuckers taldeak, Irrintzi tabernaren terrazan, gaueko 22:00etan hasita. Rock eta heavy metal bertsioak eskainiko ditu Belarri Fuckers taldeak, auzotarren gorputzak eta buruak astintzeko.

Irrintzi tabernak antolatu du kontzertua, Ereñotzuko Auzo Udalaren laguntzarekin. Gainera, jakinarazi du ogitartekoak aukeran izango direla tabernan, plana borobiltzeko: «eskatu zure bokata, bertan afaldu eta gozatu musikaz!», luzatu dute gonbitea.

Aurreko larunbatean, Mungiako San Pedro jaietan eskaini zuen kontzertua Belarri Fuckers taldeak, eta ezaguna da Hernanin ere: Hernaniko Errugbi Elkartearen Garagardo Azokan jo zuen joan den urtean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!