Ostegunean hasi ziren ereñotzuarrak festa giroan murgiltzen, eta gaur, igandez, amaituko dituzte San Antonio jaiak. Horrenbestez, festei amaiera ederra emateko, gaur goizetik hasi eta arratsaldera arte ekintza ugarik hartuko dute protagonismoa. Gaur, beraz, egunari hasiera emango diote txistulariek dianarekin, eta Ereñotzuko zirrikitu guztiak pasako dituzte, auzotarrak esnatuz. Goizeko 11:00etan, Hernaniko Ttarla dantza taldeak emanaldia eskainiko du auzoko frontoian.
12:00etarako, berriz, sagardo dastaketa antolatu du Ur-Mia elkarteak eta ondorengoak izango dira parte hartuko duten sagardotegiak: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua Enea, Olaizola, Goiko Lastola eta Larre Gain. Arratsaldean, bertsoak hartuko dute protagonismoa, izan ere, punta puntako jaialdia prestatu dute; Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Agin Laburu eta Alaia Martin arituko dira kantuan, arratsaldeko 18:30etan. Segidan, errifaren zozketa egingo dute, eta suziriak jaurtita emango zaie amaiera jaiei.
SAN ANTONIOAK 2024 EREÑOTZU GAUR 08:30 Hernaniko txistulariekin diana bailaran barrena. 10:00 Meza nagusia. 11:00 Ttarla dantza taldearen emanaldia frontoian. 12:00 Sagardo probaketa SAGARDOTEGIAK: Elutxeta, 18:30 Bertso Jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Agin Laburu eta Alaia Martin. Ondoren, errifaren zozketa eta jaiei amaiera suziriak jaurtiz. |