Txirritako ikasleen emanaldia eta bola protagonista, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 14a, 00:00

Bigarren eguna izango dute gaurkoa, Ereñotzuko San Antonio jaiek. Txirrita eskolako ikasleen kurtso amaierako jaialdia izango da 15:00etan, eta ondoren, merienda, jolasak eta ginkana prestatuko ditu Katiluzar Guraso Elkarteak, haurrentzat. 17:00etatik 19:00etara, berriz, bola tiraldia izango da: San Antonio Jaietako Saria eta Hernaniko Txapelketaren lehenengo tiraldia. 21:00etan herri afaria egingo dute frontoian, eta Andoni Ollokiegiren emanaldia izango da afalostean. DZ diskojartzaileak emango dio segida musikari, txosnan, goizaldera arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!