San Antonio eguna ospatuz hasiko dituzte auzoko jaiak gaur, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 13a, 00:00

Aurten, Itsaso Treku eta Imanol Royo 'Lartain' ariko dira harrijasotzen.

Eguerdiko 12:00etan botako du txupina Ereñotzuko yoga taldeak, eta segidan emango zaio hasiera herri kirolen erakustaldiari, auzoko plazan bertan. 

Gaur hasiko dira Ereñotzuko jaiak, San Antonio eguna ospatuz. Eguerdiko 12:00etan emango diete hasiera aurtengo San Antonioei, Ereñotzuko yoga taldeko kideek suziria botatzearekin batera. Jarraian, herri kirol erakustaldia egingo dute Ereñotzuko plazan: aizkoran ariko dira Igoin Pikabea eta Malen Barrenetxea, Irati Astondoaren eta Aitor Saralegiren aurka. Harrijasotzen, berriz, Itsaso Trekuk eta Imanol Royo 'Lartain'ek emango dute erakustaldia. Hizlari gisa ariko da Xabier Barrenetxea, eta berak ez ezik, Eli Pagola eta Jexux Mari Irazu bertsolariek girotuko dute saioa. 

Arratsaldean, gazteen arteko pelota partiduak hartuko du protagonismoa auzoko frontoian, eta honakoek jokatuko dute eskuz binaka: Aratz Labakak eta Liher Zugastik, Imanol Ormazabalen eta Oier Arsuagaren aurka; eta Xuban Iturbek eta Oihan Legarretak aurrez aurre izango dituzte Aimar Zabala eta Oier Azpeitia. Egunari amaiera emateko, arratsaldeko 20:00etan herri afari baten bueltan bilduko dira auzotarrak.

Bihar eguerdian, ohi bezala, Txirrita eskolako ikasleek kurtso amaierako jaialdia eskainiko dute, eta segidan zenbait ekintza burutuko dituzte, festei jarraipena emateko; besteak beste, bola eta toka, herri afaria eta musika.

 

EREÑOTZUKO SAN ANTONIO JAIAK

EGITARAUA

GAUR

12:00 Auzoko Yoga taldeak jaiei hasiera, txupinazoarekin.

Ondoren, Herri kirolak, Ereñotzuko plazan. Aizkoran: Igoin Pikabea eta Malen Barrenetxea, Irati Astondoa eta Aitor Saralegi. Harri jasotzen: Itsaso Treku eta Imanol Royo 'Lartain'. Hizlaria: Xabier Barrenetxea. 

Segidan, ekitaldia girotzeko, Eli Pagola eta Jexux Mari Irazu bertsotan.

17:30 Gazteen pilota partiduak.

ESKUZ BINAKA:
Aratz Labaka-Lihez Zugasti/Imanol Ormazabal-Oier Arsuaga
Xuban Iturbe-Oihan Legarreta/Aimar Zabala eta Oier Azpeitia

20:00 Herri afaria. Norberak etxetik dakarrenarekin. Edariak, mahaiak eta aulkiak Jai Batzordeak jarriko ditu.

BIHAR

15:00 Txirrita eskolako ikasleen kurtso amaierako jaialdia.

16:30 Haur jaialdia Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta: merienda, jolasak, ginkana...

17:00-19:00 Bola eta toka. San Antonio jaietako saria eta Hernaniko bola txapelketako lehenengo tiraldia.

20:45 Denok plazara

21:00 Herri afaria frontoian

Afalostean, Andoni Ollokiegi

Ondoren, DJ DZ goizaldera arte txosnan. 

LARUNBATEAN

11:00 Puzgarriak frontoian.

18:00 Pelota partiduak:

PALAN BINAKA:
A. Kerejeta-E. Mazizior/N. Murua-N. Ehizmendi

ESKUZ BINAKA:
B. Apezetxea-A. Apezetxea/E. Lizeaga-U. Landa

20:00 Itzal taldearen lehenengo saioa plazan.

21:30 DJ Gorkamendiren emanaldia gaztetxoentzat eskolako patioan.

00:30 Itzal taldearekin parranda goizaldera arte.

IGANDEAN

08:30 Hernaniko txistulariekin diana bailaran barrena.

10:00 Meza nagusia.

11:00 Ttarla dantza taldearen emanaldia frontoian.

12:00 Sagardo probaketa plazan, Ur Miak antolatuta.

SAGARDOTEGIAK: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua Enea, Olaizola, Goiko Lastola eta Larre Gain.

18:30 Bertso Jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Agin Laburu eta Alaia Martin.

Ondoren, errifaren zozketa eta jaiei amaiera suziriak jaurtiz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!